2020/03/13

2020ko MARTXOA




IDAZLEA: Canizales
IRUDIAK: Canizales
ARGITALETXEA: Denonartean



Martxoan gaudenez eta martxoak zerbait berezia badu, Emakume Langileen Nazioarteko eguna denez, martxoko sarrera hau emakume guztientzat zuzenduko dut. Martxorako aukeratutako ipuinak Polita du izenburua.

Amaren sabelean gauden unetik, emakumeoi nolakoan izan behar garen esaten zaigu. Alde batetik, gure neskatotxoa nolakoa izan behar den gizarteak ezartzen dituen estereotipoak daude. Beste aldetik berriz, ahots tonua eta umeari zuzentzeko modua erabat desberdina izaten da neska bada.
Nagusitzen garenean berriz, nolako jarrera izan behar dugun ere aurrez ezarria dugu. Hori gutxi balitz, estetika ere zaindu behar dugu. Politak izan behar gara gizarte honetan bizi nahi badugu.

Hauxe da Canizalesek ipuin honekin salatu nahi izan duena. Horretarako sorgina erabili du protagonista bezala. Sorgina konkorduna, patata itxurako sudurduna, okotz luzeduna eta ile latzduna da. 

Egun baten, bere ogro maitearen mezu bat jasotzen du. Mezuan, ogroak piknik batetara gonbidatzen du sorgina eta sorginak, pozaren pozez, baiezkoa ematen dio. 

Ogroarena iristeko, basoa gurutzatu behar du eta bidean urtxintxa, untxia, azeria eta saguarekin egingo du topo. Bakoitzak polita egoteko zer egin behar duen esaten dio sorginari. Sorginak, ustez arrazoia zutelakoan, aldaketa horiek egingo ditu baina emaitza ez da berak espero zuena.
Ipuin hau emakumeei ezartzen zaizkigun estereotipoak apurtzen saiatzen da. Horretarako irudi ederrak bezain dibertigarriak erabiltzen ditu. 
Gainera, bi sari ere irabazi ditu. Bat FundaciĆ³n Cuatrogatos saria 2018an eta beste bat Apila saria 2016an.