2020/04/11

2020KO APIRILA




IDAZLEA:Antoine de Saint-Exupéry
IRUDIAK: Antoine de Saint-Exupéry
ARGITALETXEA: Bruño

  
Hilabete honetan, haur, gazte eta batez ere helduok irakurri beharko genukeen liburu bat aukeratu dut. Printze Txikia liburuak gaur egungo bizitza ereduren inguruko hausnarketa bat egitera bultzatzen gaitu. Bizitza filosofia ikasketa bikaina ematen digu.

Bruño argitaletxeak, haur txikienei zuzendutako Printze txikiaren egokitzapen bat egin du. Egokitzapen honetan, istorioa nahiko modu sinplean dago azalduta. Hau da, pasarte bakoitza modu soltean kontatzen du eta kontaketa bat egiteko orduan kontalariaren lana da pasarte batetik beste salto egiteko zubia eraikitzeko lana.

Printze txikiak lore eder bat aurkitzen du bere planetan. Printze txikiak oso ondo zaintzen zuen lore hura baina lorea ez zen zoriontsu. Orduan, beste planeta batzuk ezagutzera joatea erabakitzen du. Planeta bakoitzean pertsonaia berezi bat ezagutuko du. Azkenik, Lurra planetara helduko da eta azeri batek, bizitzako gauza garrantzitsu bat irakatsiko dio.

Haurrentzako formatu egokia dauka. Tapa gogor eta sendoak ditu beraz iraunkorra da. Tamaina berriz, ertaina dauka. 

Marrazkiei dagokionez, liburu originalean eta Antoine de Saint-Exupéryk egindako marrazkietan oinarritutakoak dira. Marrazkiak nahiko sinpleak dira baina xarma berezia daukate.

Gainera, letra larriz dago idatzita. Beraz, liburuak irakurtzen hasten diren momentu horretan motibagarria izan daiteke.