IDAZLEA: Hector Dexet
MARRAZKILARIA: Hector Dexet
EDITALETXEA: Ttarttalo
Gaua liburu
tolesgarria eta magikoa da. Barruan dituen irudiak fosforeszenteak dira eta
horrek gaueko ipuin kontaketarako liburu berezi bihurtzen du.
Hector Dexet-en
liburuak izan ohi diren moduan, hau ere, jolaserako bidea ematen duen liburua da.
Tamaina desberdinak dituen orriak ditu eta lehen aipatu bezala orriak
elkarrekin tolestuta daude.
Liburu hau bi
aldetatik irakurri daiteke (aurrealdetik eta atzealdetik). Alde baten, gauean
animaliek egiten dituzten ekintzak kontatzen ditu. Adibidez, azeriak bere kumeak
zaintzen dituela edota hontzak gauean despistatuta dauden animaliak ehizatzen
dituela. Beste aldetik berriz, animalien hiztegia lantzen du.
Adin tarteari
dagokionez, edukien aldetik, haur txikitxoenentzat pentsatua dagoela esango
nuke (bi edo hiru urteko haurrentzat). Hala ere, argien jolasa, adin guztietako
haurrak liluratzeko modukoa dela iruditzen zait.
Izugarri polita
bada ere, bada nire ustez “akats” txiki bat. Animaliak fosforezente bihurtzen
dira baina testuak ez eta kontuan hartuta argirik gabe ikustea dela liburu
honen grazia, testuak ezin dira irakurri. Bestalde, liburuko marrazkiak “kargatzeko”
argi naturalarekin denbora bat behar du. Guk, horri konponbide azkarra emateko,
UVzko linterna batekin argitzen ditugu.