ZEIN KOLORETAKOA DA MUSU BAT?
IDAZLEA: Rocio Bonilla
MARRAZKIGILEA:Rocio Bonilla
ARGITALETXEA: Algar editorialMarraztu al duzu iƱoiz musu bat? Jarri al zara pentsatzen zein koloretakoak diren musuak?
Liburu paregabe honetako pertsonaiari, Minimoniri, asko gustatzen zaio margotzea eta musu bat margotzera joan denean zalatza hori sortu zaio: Zein koloretakoa da musu bat?
Momentu horretan, pentsakor jarri da Minimoni eta ia ze koloretakoak izan daitezkeen hausnartzen jarri da. Gorria, berdea, oria, ... Kolore bakoitzak esan nahi edo emozio batzuk ekartzen dizkio Minimoniri burura. Baina denek dute alde on bezain txarra den ikuspegi bat eta ezin erabakita dabi. Azkenik, haurrek erantzun bila joten ohi duten pertsonaren gana jotzen du: gurasoengana (amarengana kasu honetan). Amak hitzik gabe erantzungo dio.
Ipuin hau bikaina da sentimenduei eta emozioei buruz hitz egiteko. Izan ere, musuek, koloreek edo inguruko gauzek sentimendu desberdinak sortzen dizkigute. Hare gehiago, pertsona bakoitzari sentimendu desberdina sortarazte digute eta aniztasun horretaz hitz egiteko aukera ere ematen du.
Libururaren formatuari dagokionez, marrazki bizi eta handiz beteta daude orriak. Rocio Bonillaren esku eta estilo goxoa ikusgarria da. Horretaz gain, letra larriz dago idatzita eta ez ditu testu oso luzeak. Beraz, lehen irakurketetarako ere gomendagarria izan daiteke.
Haurrekin lanketa sakonak egiteko bikaina izateaz gain, asko disfrutatzen duten liburua ere bada.