Hilabetero Haur Literaturako liburu bat ezagutzeko aukera eskeintzen duen Bloga da hau.
2020/07/23
2020/07/22
2020ko UZTAILA
UDABERRIRIK ANKERRENA
IDAZLEA:Unai Iturriaga
MARRAZKIGILEA:Alex Sanvi
ARGITALETXEA: Durango 1936 kultur elkartea eta Elkar
Gaurko eguna oso berezia izaten da Otxandion. Gaurko egunez, duela 84 urte, Otxandion SantamaƱa jaiak ospatzen ari ziren bitartean, zerutik heriotza etorri zitzaien zenbait herritarrei, hildako hauetatik asko haurrak zirelarik. Otxandio bonbardaketa zibila jasan zuen lehen herria izan zen. Ondoren Durango eta Gernika etorri ziren.
Gaurko post hau berezia izango da. Lehenik eta behin, Gerra zibileko gaia oso berezia delako niretzat. Ondoren, lehenengokoz gazteentzako zuzendutako liburu bat aurkeztuko dizuedalako. Azkenik, komikia delako.
Aurrez aipatu dizuedan bezela, Udaberririk ankerrena komikia 1936an hasi zen gerra zibilean oinarritzen da. Bertan, umezurtz geratutako anai-arrebek, beraien aitona Eleuteriok eta aitonaren eskusoinuak Durangora bidean bizi izandako nondik norakoak kontatzen hasten da. Ondoren Durangon zentratuko da istorioa bertan bizitakoak kontatuz. Protagonistek, bonbardaketa eta faxisten amorrua eta oldarkeria lehen eskutik biziko dituzte.
Amaiera konta ezin den istorio horietako bat da. Beraz, irakurtzera animatzen zaituztet, ezuzteko eta guzti baidator.
Irudiei dagokionez, ilustratzaileak erabilitako tonu gris eta sepiek istoioearen gordintasuna nabarmentzen dute. Gainera, liburuaren azken orrietan, atal berezi bat dago, Sortzebidaia deiturikoa, non komiki hau sortzeko eman ziren pausuak azaltzen dituzten. Polita da ikustea nola, sipnosi batetik abiatuta, izan den eraikia esku artean dugun komiki eder hau. Unai Iturriagak eta Alex Salvik elkarlanean sortutako lan bikaina da.
Guztiz gomendagarria da gure gazteek Euskal Herriko memoria historikoa galtzen utzi ez dezaten.
2020/07/09
Hilabete bat, mahai jolas bat. Uztaila
FRUTA-ARBOLAK (EL FRUTAL)
Sortzailea: Anneliese Farkaschovsky
Ilustratzailea: Walter Matheis
Adina: 2-6 artean
Jokalari kopurua: 8 gehienez
Iraupena: 10 min inguru
Jolas hau mahai jolas kooperatiboetan ezagunena dela esango nuke. Ikusi besterik ez dago zenbat aldaera ezberdin dituen. Besteak beste, Mi primer frutal, El frutal eta El frutalito. Hiru jolasak desberdinak izan arren, esentzia berbera dute. Beleak fruta jan aurretik zuhaitzetako fruta guztiak bildu behar dira. El frutalito jolasa, helburu berdina izan arren, memoria jolasa ere bada.
Jolas hau batez ere haur txikienentzat pentsaua dago, nahiz eta nagusiagoek disfrutatzeko modukoa ere baden. Adibidez, Mi primer frutal, bi urtetik aurrerako haurrentzat gomendatzen da, beraz, aproposa da lehenengo mahai jolas gisa oparitzeko. Beste biak hiru urtetik aurrera gomendatzen dira.
Esan beharra dago familien artean oso hedatua dagoen jolasa izan arren, adinean aurrera egin ahala umeak jolas honekin azkar aspertzen direla.
Gainera, orain eramangarriagoa den formatu batean ere badago jolasa. Beraz, uda honetan, edozein lekurata eramateko jolasa da dau. Batez ere, haur txikiak dituzten familientzat gomendagarria.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)