2020/07/22

2020ko UZTAILA

UDABERRIRIK ANKERRENA



IDAZLEA:Unai Iturriaga
MARRAZKIGILEA:Alex Sanvi
ARGITALETXEA: Durango 1936 kultur elkartea eta  Elkar

Gaurko eguna oso berezia izaten da Otxandion. Gaurko egunez, duela 84 urte, Otxandion SantamaƱa jaiak ospatzen ari ziren bitartean, zerutik heriotza etorri zitzaien zenbait herritarrei, hildako hauetatik asko haurrak zirelarik. Otxandio bonbardaketa zibila jasan zuen lehen herria izan zen. Ondoren Durango eta Gernika etorri ziren.


Gaurko post hau berezia izango da. Lehenik eta behin, Gerra zibileko gaia oso berezia delako niretzat. Ondoren, lehenengokoz gazteentzako zuzendutako liburu bat aurkeztuko dizuedalako. Azkenik, komikia delako.

Aurrez aipatu dizuedan bezela, Udaberririk ankerrena komikia 1936an hasi zen gerra zibilean oinarritzen da. Bertan, umezurtz geratutako anai-arrebek, beraien aitona Eleuteriok eta aitonaren eskusoinuak Durangora bidean bizi izandako nondik norakoak kontatzen hasten da. Ondoren Durangon zentratuko da istorioa bertan bizitakoak kontatuz. Protagonistek, bonbardaketa eta faxisten amorrua eta oldarkeria lehen eskutik biziko dituzte.

Amaiera konta ezin den istorio horietako bat da. Beraz, irakurtzera animatzen zaituztet, ezuzteko eta guzti baidator.

Irudiei dagokionez, ilustratzaileak erabilitako tonu gris eta sepiek istoioearen gordintasuna nabarmentzen dute. Gainera, liburuaren azken orrietan, atal berezi bat dago, Sortzebidaia deiturikoa, non komiki hau sortzeko eman ziren pausuak azaltzen dituzten. Polita da ikustea nola, sipnosi batetik abiatuta, izan den eraikia esku artean dugun komiki eder hau. Unai Iturriagak eta  Alex Salvik elkarlanean sortutako lan bikaina da.

Guztiz gomendagarria da gure gazteek Euskal Herriko memoria historikoa galtzen utzi ez dezaten.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina