2020/01/27

12. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Berriz ere martxan da Elkarrek antolatzen duen ilustrazio eta ipuin leihaketa.
Aurtengo edizioan hiru aukera edo maila egongo dira (adinaren arabera sailkatuta).

Lehenengoa, ipuina ilustratu maila da (HH4-5 edo txikiagoentzat ,  LH1-2  eta LH3-4 ). Horretarako, Paddy Rekaldek idatzitako "Kaioa" ipuina ilustratu beharko dute. 

Bigarrena ilustrazioa ipuin bilakatu da (LH5-6 eta DBH1-2). Horretarako, Mai Egurzak egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. 

Azkena, komikia edo bineta sortu maila da (DBH3-4). Sail honetan parte hartu nahi duenak, ipuin klasiko bat hartu eta komiki edo bineta bat egin beharko du.

elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketaHorrelako lehiaketak modu polita dira gure haurrek literatura eta sormena uztartzeko. Horregatik hemendik eskola guztiak 12. Ekar ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzera animatzen ditut.

Animo eta zorte on guztioi!












 

Informazio gehiago jasotzeko
https://postdata.elkar.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/sarrera


2020/01/20

2019ko durangoko azokako berriak

Durangoko Azokaren 54. edizioak Euskal Herrian sortu duen tsunamia aspaldi pasa bazen ere, azken olatuek gugan jarraitze dute oraindik. Izugarria da zenbat liburu, disko, aldizkari eta bestelako aurkezten diren bertan. Zuei ez dakit baina niri behintzat jende zurrunbilo hortan zaila egiten zait dena ikustea.

Hori dela eta, azken edizio honek haur eta gazte literaturan eman dituen liburu berriekin post bat egin nahi izan dut. Badakit azokaren aurretik baliagarriagoa izango litzatekeela baina urte guztirako balio duen gida bat dela iruditzen zait. (egin klik irudian)

Egin klik hemen



(Informazioa Durangoko Azokako web orritik atera da)



2020/01/18

2020 URTARRILA

Tartalo


IDAZLEA: Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde 
IRUDIAK: Asun Egurza
ARGITALETXEA: Denonartean

Blog hau sortzeko arrazoiei buruz hitz egin nuenean, herrian kontatu nuen ipuin baten ondorioz zela azaldu nuen. Ba, hauxe izen zen kontatu nuen ipuina, Tartalo. Izan ere, Gau Baltza ospatzen ari ginen herrian eta zein Tartaloren istorioa baino hobeagorik?

Tartalo Tartalok, sinesmen zaharrak, mitologia eta beldurra batzen ditu ipuinaren baitan. Umeei asko gustatzen zaie ipuin hau. Beldurrak sortzen dien zirrararengatik izango da behar bada. 

Txomin eta Peru anaiak ardiekin basoan zirela, galdu egin ziren eta noraezean ibili ondoren etxe bat topatu zuten.  Laguntza eske joan zirenean, ezusteko galanta eraman zuten. Norena izango etxea eta... Tartalorena! Nola lortu zuten Tartaloren atzaparretatik alde egitea?

Liburuaren formatuari dagokionez, tapa gogorrekoa da eta barruko orriak finak ditu. Guztira 14 orri ditu. Beraz, bai formatu aldetik eta baita gaiaren aldetik ere, 4 urtetik gorakoentzat pentsatua dago.

Hala ere, Tartaloren liburu honek istorioaz gain badu beste altxor bat: Ilustrazioak. Irudi izugarri politak ditu. Marrazkiaren eta argazkiaren arteko fusio ederrez osatua dago. Argazkian ikusi daitekeen bezala, Tartaloren sudurra berakatz bat da eta anaietako baten sudurra karakol oskol bat.







2020/01/07

Hastera goaz!

Lehenengo sarrera honetan, blog hau sortzearen arrazoiak azaldu nahiko nituzke.

Haur Hezkuntzako gradua ikasi nuenean, haur literatura ikasgaiari esker, ordurarte ezagutzen ez nuen mundu berri eta interesgarri bat deskubritu nuen (eskerrik asko Pello AƱorgari). Ipuin edo istorio baten atzean zenbat gauza dagoen eta zenbat erabilera eman ahal zaizkion ikusi nuen.

Ikasketak amaitu eta lanean hasi nintzenean, ipuin bat kontatzean haurrek izaten duten aurpegia ikusteak maitemindu ninduen. Zoragarria da haurrak begiak zabal-zabalik dituztela, ipuineko protagonistak izango bailiran guztiz murgilduta ikustea.

Ondoren, nire seme nagusia jaio zen. Ipuin "irakurle" eta entzule amorratua da bera ere ( je, ez dakit nondik datorkion zaletasuna). Momentu hartan gure etxeko liburu kopuruak gorakada nabarmena izan zuen eta gaur egun oraindik etengabe darrai hazten.

Duela gutxi, lehenengo aldiz, herrian jendaurrean ipuin bat kontatzeko aukera izan nuen eta momentu hartatik aurrera eta nire ingurukoek animatuta, nire zaletasun horrekin zerbait egin beharra neukala sentitu nuen. Buelta asko eman ondoren, blog hau sortzeren ideia izan nuen.

Printzipioz blog xume bat ikusten bada ere, egunen baten ideiaz eta ametsez betetako blog bat izatera pasako dela ziur nago.

Muxu bat eta literatura bidai on!