Hilabetero Haur Literaturako liburu bat ezagutzeko aukera eskeintzen duen Bloga da hau.
2020/01/18
2020 URTARRILA
IDAZLEA: Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde
IRUDIAK: Asun Egurza
ARGITALETXEA: Denonartean
Blog hau sortzeko arrazoiei buruz hitz egin nuenean, herrian kontatu nuen ipuin baten ondorioz zela azaldu nuen. Ba, hauxe izen zen kontatu nuen ipuina, Tartalo. Izan ere, Gau Baltza ospatzen ari ginen herrian eta zein Tartaloren istorioa baino hobeagorik?
Tartalok, sinesmen zaharrak, mitologia eta beldurra batzen ditu ipuinaren baitan. Umeei asko gustatzen zaie ipuin hau. Beldurrak sortzen dien zirrararengatik izango da behar bada.
Txomin eta Peru anaiak ardiekin basoan zirela, galdu egin ziren eta noraezean ibili ondoren etxe bat topatu zuten. Laguntza eske joan zirenean, ezusteko galanta eraman zuten. Norena izango etxea eta... Tartalorena! Nola lortu zuten Tartaloren atzaparretatik alde egitea?
Liburuaren formatuari dagokionez, tapa gogorrekoa da eta barruko orriak finak ditu. Guztira 14 orri ditu. Beraz, bai formatu aldetik eta baita gaiaren aldetik ere, 4 urtetik gorakoentzat pentsatua dago.
Hala ere, Tartaloren liburu honek istorioaz gain badu beste altxor bat: Ilustrazioak. Irudi izugarri politak ditu. Marrazkiaren eta argazkiaren arteko fusio ederrez osatua dago. Argazkian ikusi daitekeen bezala, Tartaloren sudurra berakatz bat da eta anaietako baten sudurra karakol oskol bat.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina