Lehenengo sarrera honetan, blog hau sortzearen arrazoiak azaldu nahiko nituzke.
Haur Hezkuntzako gradua ikasi nuenean, haur literatura ikasgaiari esker, ordurarte ezagutzen ez nuen mundu berri eta interesgarri bat deskubritu nuen (eskerrik asko Pello AƱorgari). Ipuin edo istorio baten atzean zenbat gauza dagoen eta zenbat erabilera eman ahal zaizkion ikusi nuen.
Ikasketak amaitu eta lanean hasi nintzenean, ipuin bat kontatzean haurrek izaten duten aurpegia ikusteak maitemindu ninduen. Zoragarria da haurrak begiak zabal-zabalik dituztela, ipuineko protagonistak izango bailiran guztiz murgilduta ikustea.
Ondoren, nire seme nagusia jaio zen. Ipuin "irakurle" eta entzule amorratua da bera ere ( je, ez dakit nondik datorkion zaletasuna). Momentu hartan gure etxeko liburu kopuruak gorakada nabarmena izan zuen eta gaur egun oraindik etengabe darrai hazten.
Duela gutxi, lehenengo aldiz, herrian jendaurrean ipuin bat kontatzeko aukera izan nuen eta momentu hartatik aurrera eta nire ingurukoek animatuta, nire zaletasun horrekin zerbait egin beharra neukala sentitu nuen. Buelta asko eman ondoren, blog hau sortzeren ideia izan nuen.
Printzipioz blog xume bat ikusten bada ere, egunen baten ideiaz eta ametsez betetako blog bat izatera pasako dela ziur nago.
Muxu bat eta literatura bidai on!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina