2020/06/24

Hilabete bat, mahai jolas bat. Ekaina

Piraten Irla (La Isla de los piratas)

La isla de los piratas


Sortzailea: cyril Fay
Ilustratzailea: Claus Stephan
Adina: 5-99
Jokalari kopurua: 2-4 
Iraupena: 15 min inguru

Izenburua ikusita argi dago zein den jolasaren gaia: PIRATAK. Piratei buruzko istorioek kontatzen dute, Bizarzuri izeneko pirata bat bizi izan zela eta pirata guztien artean pirata beldurgarriena zela. Istorio batek kontatzen du, bere altxorra piraten irlan utzi eta gero, izugarrizko ekaitz baten ondorioz, bere itsasontzia urperatu egin zela. Arrezkero, Bizarzuri pirataren arimak irlako altxorra zaintzen jarraitzen du.

Baina jokalariei Bizarzuriren arimak ez die bildurrik ematen eta altxorraren bila abiatuko dira. Hori bai, Bizarzuri pirata bere itsasontzira heldu aurretik egin beharko dute. Hori horrela izan dadin, adi egon beharko dira eta zabaltzen diren fitxak ondo gogoratu pirata irten ez dadin. Jokalariak elkar lagundu beharko dute komeni diren fitxak altxateko.






Hilabete Bat, Mahai Jolas Bat

Gure etxeko txikien udako oporrak heldu dira. Ez da ikasturte erreza izan, ez gurasoentzat, ez irakasleentzat eta are gutxiago haur eta gazteentzat. Oso arraroa izan da ikasturtea eta oporrak ere ez ditugula normaltasunez biziko aurreikusten da.

Orain, oporretan daudela eta denbora gehiago dutela kontuan hartuta, liburu dibertigarri zein entretenigarriak deskubritzeko momentu bikaina da. Ez ahaztu liburuak lurralde eta abentura desberdinetara bidaiatzeko balio dutela. 

Baina jolastea haurren eskubidea delako, jolas libreaz gain, mahai jolasak eskura izatea ere interesgarri da. Mota desberdinetako mahai jolasak daude: bakarka jolastekoak, binaka, taldeka, matematika/idazketa eta irakurketa/ memoria/ kontzentrazioa/ azkartasuna/ ... lantzen laguntzen dutenak, lehiakortasuna bultzatzen dutenak, kooperatiboak, ...


Hau guztia dela eta, uda honetan "hilabete bat, mahai jolas bat" izenburua duen atal berri bat sortuko dut. Bertan, ekainetik hasi eta irailerarte, hilean behin mahai jolas baten proposamena azalduko dut. Baina ez edozein mahai jolas, mahai jolas kooperatiboak baizik.

Normalean lehiakortasuna sustatzen duten jolasak aurkitzen ditugu non nahi. Hau da, norbera "irabazlea" izatea helburutzat duten jolasak. Baina "irabazlea" baldin badago, "galtzailea" ere badago. Galtzen ikasi behar dugula esaten da baina ez da batere erraza, are gutxiago gure haurrentzat. Beraz, jolas kooperatiboak erabiltzea aukera bikaina da. Jolas hauetan, talde guztiak irabazi eta galtzen du eta bakarrik galtzea edo irabaztea baino hobea da.

Goazen denok jolastera!!!

2020/06/11

2020ko EKAINA

NIRE OINEN AZPIAN





IDAZLEA: Emmanuelle Houssais
MARRAZKIAK:Emmanuelle Houssais
EDITORIALA: Ttarttalo

Inoiz pentsatu al duzu zer gertatzen den gure oinen azpian? Gu aurrera eta atzera korrika bizi garen bitartean, gure oinen azpian beste mundu bat ari da etengabe mugimenduan.

Ipuin honetan, hilabetez hilabete zenbait intsektu eta animalia txikik egiten duten bizi zikloa azaltzen digu.

Kasualitate hutsa da (edo beharbada ez) baina Covid-19a dela eta Martxoan guztiok etxeetan babestu ginen eta justu liburu hau martxoan hasten da. Honela dio: “Iritsi da Udaberria! Milaka animalia xelebre neguko lozorrotik esnatu dira”. Gu berriz, gu ere animalia xelebreak izanik, etxeetara sartu ginen beste animaliei bide emanez.

Haur askori asko gustatzen zaie lurrarekin jolastea eta bertan bizi diren animaliak ikustea eta arakatzea. Liburu hau ezin hobea da gure oinen azpian gertatzen dena ikusteko, ulertzeko eta urtaro bakoitzean animaliek betetzen duten zikloa ezagutzeko.


Aipatzekoa dira ere liburuak dituen ilustrazioak. Zoragarriak dira: argiak eta goxoak; sinpleak eta oso grafikoak.

Nik liburu hau eskoletako irakasle eta hezitzaileei gomendatuko nieke. Eskoletan oso ohikoa da urtaroak lantzea, beraz, oso aproposa izan daiteke horretarakl