Inoiz pentsatu al duzu zer gertatzen den gure oinen azpian? Gu aurrera eta atzera korrika bizi garen bitartean, gure oinen azpian beste mundu bat ari da etengabe mugimenduan.
Ipuin honetan, hilabetez hilabete zenbait intsektu eta animalia txikik egiten duten bizi zikloa azaltzen digu.
Kasualitate hutsa da (edo beharbada ez) baina Covid-19a dela eta Martxoan guztiok etxeetan babestu ginen eta justu liburu hau martxoan hasten da. Honela dio: “Iritsi da Udaberria! Milaka animalia xelebre neguko lozorrotik esnatu dira”. Gu berriz, gu ere animalia xelebreak izanik, etxeetara sartu ginen beste animaliei bide emanez.
Haur askori asko gustatzen zaie lurrarekin jolastea eta bertan bizi diren animaliak ikustea eta arakatzea. Liburu hau ezin hobea da gure oinen azpian gertatzen dena ikusteko, ulertzeko eta urtaro bakoitzean animaliek betetzen duten zikloa ezagutzeko.
Aipatzekoa dira ere liburuak dituen ilustrazioak. Zoragarriak dira: argiak eta goxoak; sinpleak eta oso grafikoak.
Nik liburu hau eskoletako irakasle eta hezitzaileei gomendatuko nieke. Eskoletan oso ohikoa da urtaroak lantzea, beraz, oso aproposa izan daiteke horretarakl
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina