2020/08/08

Hilabete bat, mahai jolas bat. Abuztua

WOOLFY



Sortzailea: Grégry Kirszbaum eta Alex Sanders
Adina: 5-9 artean
Jokalari kopurua:2 gutxienez-4 gehienez
Iraupena: 15-20 Min
Etxea: Djeco

Hiru txerrikumeen ipuinean oinarritutako mahai jolas kooperatiboa da Woolfy. Jolas honen helburua, Otsoak hiru txerrikumeak lapikoan sartu aurretik adreiluzko etxea eraiki eta bertan babestea da. Djeco etxeak hainbat jolas kooperatibo ditu eta honako hau haur eta familia osoa tentsioan mantentzen duen jolas horietakoa da.

Hasiera baten arau asko dituela ematen duen arren, jolastu ahala, laster barneratzen dira eta oso erraz jolasten da. Gainera, nahiz eta txandaka jolasten den, haurrei elkarrekin erabili beharreko estrategiaz hitz egiteko aukera ere ematen die. Izan ere, otsoarengatik alde egiteko ze koloretako txerrikumea mugitzea komeni den hitz egin behar dute.

Materialei dagokionez, tableroa kalitatezko kartoiarekin eginda dago (iraunkorrak diren horietakoak). Txerrikumeak eta otsoa 3D-n egindako gomazko panpitxoak dira (oso politak, batez ere Otsoa) eta etxea eta dadoak egurrezkoak dira.

Guztiz gomendagarria, bai haurrek beraiek bakarrik jolasteko eta baita familia osoak jolasteko ere.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina