2020/08/08

2020ko ABUZTUA

ZER BEHAR DA?



IDAZLEA:Gianni Rodari
MARRAZKIGILEA:Silvia Bonanni
ARGITALETXEA: Kalandraka- Pamiela etxea


Gianni Rodari, idazle izateaz gain, pedagogoa eta kazetaria ere bazen, eta haur literaturan urteetan zehar iraun duten zenbait liburu sortu zituen. Horietako asko haurrek irudimena erabiliz gozatzeko modukoak. Liburu horietako bat da "Zer behar da?" liburua.

"Zer behar da?" liburuak bizitzaren zikloa azaltzen digu. Nola, edozein objetu edo gauzen atzean ziklo bat, prozesu bat edo lan bat dagoen atzean; nola mahai bat egiteko, lore bat behar den. Gianni Rodarik, gauzak lortzeko geure buruari zer behar den galdetzera animatzen gaitu.

Galdera hauek ipuinean bakarrik ez, inguratzen gaituzten gauzekiko jakinmina piztera ere bideratu beharko genituzke: "zer behar da?", " zergatik?", "zer da?", ... horrelako galderak egiten utzi behar diegu haurrei eta baita horrelako galderak egiten dizkigutenean beraiei bueltan galdetu, beraien hipotesiak egitera animatzeko.

Ipuinaren kontaketak, poesia kutxu bat dauka. Horri esker eta ipuinaren nolakotasunari esker, ipuina modu desberdinetan konta daiteke: haurrekin elkarrizketan konta daiteke edo kantatuz ere konta daiteke.

Hona hemen Carmen Elvirak kantatua helduok haurrekin batera kanta dezagun:


Libururaren ilustratzailea Silvia Bonanni da eta collage teknika erabiltzen du irudiak ilustratzeko. Orri bakoitzean galdera erantzuten laguntzen duen hainbat elementu sartzen ditu eta irudiek ere jolasteko aukera ematen dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina