2020/11/21

2020ko AZAROA

 EZ DA KAXA BAT




IDAZLEA: Antoinette Portis
MARRAZKIGILEA:Antoinette Portis
ARGITALETXEA: Kalandraka-Pamiela etxea
 
 
Ipuin honetan kaja bat eta untxi bat dira protagonista. Baina... ziur kaxa bat dela? Haurren irudimenean, kaxa bat, milaka gauza izan daiteke. Zenbat eta irudimen handiagoa, orduan eta gauza gehiagotan bihurtu daiteke kaxa bat.

Hau gertatzen da haurrei estrukturatu gabeko jolasak ematen dizkiegunean. Egunerokoan erabiltzen ditugun objektu sinpleenak, jostailurik ederrenak eta erabilienak bilakatu daitezke.

Polita da liburuan zehar, irudimenez betetako untxi baten (haurra izan daiteke) eta irudimena galduta duen eta kaxa bakarrik ikusten duen (heldua izan daiteke) narratzailearen arteko elkarrizketa nola gauzatzen den ikustea. Bizitza errealean ere horrela gertatu ohi da.

Disenuari dagokionez, liburuaren azalak kartoia imitatzen du, bai irudian eta bai testuran. Kuriositate moduan, azalean liburuaren pisua jartzen du eta atzealdean "EZ ETZAN" jartzen du gezien artean.

Asko gustatzen zait ere lehenengo orrian jartzen duen dedikatoria: "Kartoizko kaxetan eserita dauden haur guztientzat". Hau da, kartoizko kaxekin jolasteko gai diren haurrentzat dago zuzendua.
 
Liburu honek, haurrak eta helduak interaktuatzeko aukera handia ematen du. Nik "zuek zer dela uste duzue?" edo  "Zer izango da kaxa hori untxiarentzat?" bezalako galderak erabiliko nituzke kontaketan. Ziur oso erantzun desberdinak jasoko dituzuela.





 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina