2020/10/24

2020ko URRIA

 PINTTOREN BILDUMA


 
IDAZLEA: Magali Le Huche
MARRAZKIGILEA:Magali Le Huche
ARGITALETXEA: Ttarttalo

 

Gaur, udazken koloretan sartuta gaudenez gero, musikari lekutxo bat egingo diot nire blogean. Gaur, literatura eta musika elkartuko ditugu. Pinttoren musika bilduma ezagutuko dugu. Ipuin interaktiboak dira eta haurrak beraiek dira musika reproduzitzen dutenak.

Pinttoren ipuin bakoitzean musika estilo bat lantzen da eta estilo horri zuzenean lotutako zenbait instrumentu aurkezten dira. Orri bakoitzean instrumentu bat dago eta botoiari sakatuz, instrumentu horren soinua entzuteko aukera ematen du.

Musika intrumentu desberdinak jorratzeaz gain, musika estilo eta zenbait autore ere lantzen ditu Magali Le Huchek. Besteak beste, Rocka, orkesta, hip-hopa edo jazza. Oso dibertigarriak izateaz gain, ikasteko aukera ere ematen dute.


Adin tarteari dagokionez, bi eta hiru urte inguruko haurrentzat direla esango nuke. Liburu hauei akats txiki bat ikusten diet. Batzuetan oso zaila da musika egiteko botoiari behar bezala ematea eta haurrek ezin dute autonomiaz disfrutatu liburuarekin. Heldu bat behar dute orria behar bezala jartzeko eta botoiak behar bezala funtzionatzeko.

Pinttoren bilduman liburu hauek aurki genitzazke:

  • Pintto eta fanfarrea

  • Pintto eta orkestra

  • Pintto eta rocka

  • Pintto eta opera

  • Pintto eta jazza

  • Pintto eta musika afrikarra

  • Pintto eta Mozart

Oker ez banago, Pinttoren bildumatik vivaldirena eta disko musikaren liburuak falta dira euskaratzeko.

Ez dut liburu guztiak ikus/entzuteko aukerarik izan baina niri fanfarrearena eta operarena bereziki gustatzen zaizkit. Guztiz gomendagarriak dira haurrek liburuekin disfrutatu ahal izateko.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina