2020/12/24

2020KO ABENDUA

EGUBERRIA
Ohitura, kantu eta istorioak
 
 

 
 
IDAZLEA: Juan Kruz Igerabide
MARRAZKIGILEA:Elena Odriozola
ARGITALETXEA: Nerea

Gabonak ez dira Olentzero eta bere opariak bakarrik. Gabonen baitan magia gehiago dago eta haurrei magia horretan murgiltzea da post honen helburua. Gabonak, Olentzaro da, neguko solztizioa da, eguzkiaren jaiotza da, Euskal mitologia da, kondaira bat da. Azken finean magia da. 
 
Eguberria liburuak magia hori gerturaru nahi die haurrei. Bertan, gabonen bueltan Euskal Herrian egon diren eta oraindik ere Euskal Herriko zenbait txokotan mantentzen diren zenbait ohitura, kantu eta ipuin kontatzen ditu amona baten eta bere hilobaren eskutik.
 


Honela dio liburuak: "Egun hauetan eguzkia beheraino erortzen da, hil bezala egiten da. Eguberrietatik aurrera, berriz, eguzki berria tentetzen hasten da, indarra hartzen, gero eta su handiagoz". Azken finean hori da gabonen funtsa. Eguzkiaren jaiotza eta honen inguruan dauden sinismenak eta ospakizunak.
 
 Haur literaturako bi aristen eskutik dator liburua: Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozola. Idazkera poetikoz eta amesteko ilustrazioz osatua dago liburua. Ez da arritzeko beraz hainbat sari irabazi izana. 
 

Liburu mardula da (74 orri) eta haurrei sasio honetan gauero istoriotxo bat kontateko modukoa. Haurrei gabonen benetako esanahia azaltzeko liburu bikaina. guztiz gomendagarria.

Eguberri on danoi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina