BASAJAUN
Duela urte bete, "Hilabete bat, haur literaturako liburu bat" proiektua sortzea erabaki nuen. Lehen post hartan, Tartalo liburua izan zen aukeratua ibilbide berri hari hasiera emateko. Orain, urte bete pasa dela, Euskal Mitologian Tartalok lagun duen Basajauni tartetxo bat eskeintzea pentsatu dut. Berriz ere Euskal mitologian oinarritutako ipuin bat aukeratu dut. Izan ere, Euskal Mitologiaren transmisioa ez dadin inoiz eten lan egin behar dugula iruditzen zait.
Basajaunen liburuan, bada basajaunek besteko garrantzia duen beste pertsonai bat, Martin Txiki. Martin Txikiren herrian Basajaun dela ogia egiten dakien bakarra konturatu dira eta nola edo hala errezeta lortu behar dutela adosten dute. Martin Txikik bere burua aurkezten du lan hori egiteko eta nahiz eta beste herritarrek martin Txikirengan konfidantzarik ez izan, indarra erabiltzea baino adimena eta zuhurtzia erabiltzea hobe dela argi erakutsiko die beste herritarrei. Pentsa, Basajaun bera ere engainatzeko gai zan da!! Diotenez, Martin Txikik lapututako gariari eta errezetari esker daukagu ogia gure etxeetan.
Esan beharra daukat, Basajaunen eta Martin Txikiren istorio hau nik beste modu batean entzun izan dudala beti baina egia da ere, istorioen ahozko transmisioarekin hau asko gertatzen dela. Bakoitzak bere modura kontatzeko lizentzia du eta herri bakoitzean modu desberdinean kontatzen dira istorioak.
Liburu honetan ere, ilustrazioaie atal berezia eskaintzea merezi duela iruditzen zait. Izan ere, marrazki eta argazkien arteko kolax lana izugarria dela iruditzen zait. zoragarria da nola brokolia pertsona ile eta masustak ardi larru bihur daitezkeen ikustea.
Basajaunen liburua aitzakitzat hartuta, haurrekin gari ale batetik hasita ogia egitera animatuko nituzke familiak. Familian egiteko ekintza polita izan daitekeela iruditzen zait. Covid-19 garaiak direla eta, eskoletan zaila da baina garai hobeak etorriko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina