2021/05/26

2021KO MAIATZA

 KAKARI BURUZ DAKIDAN GUZTIA


IDAZLEA: Jaume Copons
MARRAZKIGILEA:Mercè Gali
ARGITALETXEA: Txalaparta
 
 
 Zer dauka kakak, hain naturala izanda ere, helduok hain isileko kontua bihurtzen duguna? Haurrentzat kaka garrantzitsua da eta horregatik asko hitz egiten dute kakari buruz nahiz eta zenbait haurri kaka egiteak beldurra eman.

Mundu guztiak egiten du kaka: nik, nire amak, aitak, anai-arrebak, amamak, aitonak, lagunak, nire txakurrak eta baita xomorrotxorik txikienak ere!! Gainera, ez dugu kaka edozein lekutan eta modutan egiten. Liburuko pertsonaiak ere kaka egiteko erabiltzen duen lekua eta modua ere oso garbi azalduko dizkigu.
 
Liburuak kakari buruz lasaitasunez hitz egitera animatzen gaitu. Izan ere, guztiok egiten dugun gauza bat da, beraz, hitz egin dezagun kakaz modu dibertigarri batean.

Liburu hau oso erabilgarria izan daiteke haurrekin. Alde batetik, kaka egiteari beldurra izaten dioten haurrekin erabili daiteke. Haurrei, kaka guztiok egiten dugula erakusten die eta normaltasunez bizitzera animatzen ditu.

Bestalde, haurrak "kaka, puzkerra, pixa" esatearen fasean sartzen direnean, etapa hau normaltasunez bizitzeko ere balio dezake.

Liburu ilustratu hau zoragarria izateaz gain dibertigarria ere bada. Etxe zein eskoletarako guztiz gomendagarria.
 
 
 

 
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina