2021/03/31

2021ko APIRILA ZOZKETA!

HEGAN EGITEN EZ ZEKIEN TXANTXANGORRIA

 



IDAZLEA: Trinidad Miquelarena
MARRAZKIGILEA:Trinidad Miquelarena
ARGITALETXEA: AraΓ±a

 

 Gaur egun berezia denez, post hau ere berezia izango da. Gaur Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna da. Horregatik, gaurkoa postak helburu bikoitzekoa izango du: Euskal idazle baten liburua aurkeztea eta baita liburuaren beraren zozketa ere. 

Liburuaren aurkezpenarekin hasiko naiz. Hegan egiten ez zekien txantxangorria liburua zazpi edo zortzi urteko haurrentzat dago zuzendua baina txikiagoei ere kontatzeko polita da. Istorioa, baserri batean bizi den txantxangorri familia batekin hasten da. Esan beharra daukat, baserri munduari egiten dion deskribapenak, nik txikitan bizitako oroitzapenak ekarri zizkidan burura.  Baserriko bizitza modu goxoan deskribatzen du, istorioaren hildoa galdu gabe.

Txantxangorri familia honek, hiru txantxangorri kumatxo izango ditu eta hegan egiten ikasteko garaia heltzen denean, Marmar txantxangorrikumeak ez die amaren irakaskizunei kasu egiten. Hala ere, hegan egiten ikasteko beharrak bere kasa hegan egitera animatzen dute eta hor Marmar txantxangorriaren abentura hasiko da. Lortuko ahal du Marmarrek txantxangorri txiki batentzat baserri baten inguruan dauden arrikuei ihes egitea eta hegan egitea?


Liburu honetan laguntasunaren garrantzia azpimarratzeaz gain, denok izaten ditugun beldurrak eta beldur horien aurrean geure buruaren gain izan behar dugun konfidantza ere lantzen da.

Marrazkiei dagokionez, orri bakoitzean Trinidad Miquelaren arte lan txiki bat dagoela esan daiteke. Bista-bistakoa da Miquelaren artea eta idazketa ederto uztartzen dituela.

Aurkezpena amaituta, zozketaren berri emango dizuet. Trinidad Miquelarenaren eskutik "Hegan egiten ez zekien txantxagorria" liburuaren zozketa egingo dut. Zozketa Facebook bidez egingo dugu beraz, facebook.com/haurgazteliteratura.haurgazteliteratura.1 orrian sartu eta ondorengo pausuak jarraitu:

πŸ‘‰ Zozketaren post-a aurkitu

πŸ‘‰ Post-ari "Atsegin dut" klikatu

πŸ‘‰ Iruzkin bat idatzi

Iruzkinean zenbaki bat jasoko duzu. Apirilaren 9an 20:00tan zozketan parte hartzeko aukera amaituko da eta Apirilaren 10an irabazlearen izena argitaratuko dut Facebook bidez.


 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina