BADATOZ PIRATAK
IDAZLEA: John Condon
MARRAZKIGILEA:Matt Hunt
ARGITALETXEA: IbaizabalNork ez du Pedro eta otsoaren istorioa ezagutzen? seguraski noiz edo noiz denok entzun dugu egia esatearen garrantziaz hitz egin nahi izan digutenean. Ba istorio honen ildoti dator "Badatoz piratak!" ipuina. Oraingoan, otsoa etorri beharrean piratak datoz herrira eta Tomek, ipuineko protagonistak, ipuin klasikoan ez bezela, ez du asperduraz txantxetan ibili nahi. Tomentzat piraten etorrera zaintzea oso garrantzitsua da eta zain egote horretan benetan ez diren gauzak ikusiko ditu.
Gainera, ezusteko amaiera du istorioak. Alde batetik, piratak ere pertsona direla ikusiko dugu eta beste alde batetik, genero ikuspegitik ere sorpresa bat izango dugu.
Oso polita da istorioa, dibertigarria izateaz gain, errepikapenez, soinuz eta ezuztekoz beteta dago. Gainera, haurrek asko maite izaten dituzte piratak, beraz, gustagarria izateko osagai guztiak ditu.
Ikus daitekeen bezela, marrazkiak ere oso politak ditu eta momentu batzuetan irudiekin jolasteko aukera ere ematen du, batez ere, herritar guztiak ezkutatzen direnean. Dibertigarria da non ezkutatzen diren deskubritzea eta herritarrek jartzen dituzten aurpegiak ikustea.
Nire ustez, guztiz gomendagarria 3 eta 6 urte tarteko haurrentzako. Gure etxean asko gustatu zaie eta behin eta berriz irakurtzeko eskatzen digute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina