2021/02/20

2021ko OTSAILA

 AMONA TOMAXA ETA GIZANDIA

IDAZLEA: Ixabel Agirresarobe
MARRAZKIGILEA:IƱaki Matiarena "Mattin"
ARGITALETXEA:Elkar

Hilabete honetan irakurtzen ikasi berri dutenei zuzendutako liburu bat ekarri dizuet. Gainera labetik atera berria den liburuaren usain goxoa dario oraindik. Hain zuzen ere, Abenduan ikusi zuen argia liburu honek eta mimo handiz eginda dagoela ikusten da.

 Liburuko protagonista nagusia amona Tomaxa da. Amona Tomaxa oso jakintsua da eta inguruko herritarrak gomendio eta laguntza eske joaten zaizkio sarri.

Egun baten, Patxi Putxi joan zitzaion laguntza eske. Patxi Putxik ahuntzak errekaren beste aldera eraman behar zituen baina zubian gizandia bat bizi zen eta ez zekien nola pasa ahuntzak galdu gabe.

Hor sartzen da amona Tomaxaren adimen aparta. Etsairik handi eta beldurgarrienari ere hitz eginez eta adimena erabiliz irabazi ahal zaiola erakutsiko digu. 

Amona Tomaxa eta gizandia, Elkarrek duen Batela bildumako azken aurreko liburua da. Bilduma honetako beste liburuak bezela, oso egokia da irakurtzen hasi berri diren umeentzako. Aipatu nahi nuke, nahiz eta letra txikiz idatzita egon, orri bakoitzean testu gutxi du umeek erraz irakur dezaten.

Guztiz gomendagarria bai eskoletarako eta baita haurrak etxean ditugunontzako ere.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina