2021/03/08

2021ko MARTXOA

 PRINTZESEK ERE PUZKER EGITEN DUTE



IDAZLEA: Ilan Brenman
MARRAZKIGILEA:Ionit Zilberman
ARGITALETXEA: Algar editorial


Egutegiari begiratuta, badira zenbait egun, geldialdi berezi bat egitea merezi dutenak. Horietako bat da Martxoaren 8a. Benetan berezia da egun hau:  herrialde, erlijio, etnia, sinismen, ... guztietako emakumeak elkartu eta gure eskubideak aldarrikatzeko egun seinalatua da. 

Horregatik guztiagatik, gaurkoan ere emakumeen eskubideei aldarria egiten eta estereotipoak apurtzen dituen liburu horietako bat ekarri dut: Printzesek ere puzker egiten dute.
 
Izan ere, Laura izeneko neskatoari galdera garrantzitsu bat sortu zaio eta bere aitak, asko irakurtzen duenez, erantzuna izango duelakoak luzatzen dio bere zalantza: "Printzesek ere puzker egiten dute?"
 
Aitak orduan Printzesen liburu sekretua ateratzen du eta hortik abiatuta, emakumeen eta printzesen estereotipoak apurtzen hasten da. Printsesa horien artean, Disneyk hain ezagunak egin dituen Errauskine, Edurne zuri eta Sirenatxoa ipuin klasikoak aipatzen ditu. 
 
Liburua oso dibertigarria da, batez ere haurrentzat. Esan beharrik ez dago, haurrei puzkarrei buruz edo antzerako gaietaz hitz egiten asko gustatzen zaiela. Beraz, estereotipoak modu dibertigarrian apurtzen saiatzen da liburu hau.
 
Esan beharra dago ere, liburu hau irakurri aurretik, lehenago aipatu ditudan Errauskine, Edurne zuri eta Sirenatxoaren istorioak ezagutu behar dituztela haurrek liburu hau ondo ulertu ahal izateko. Hain justu, estereotipoz beteta dauden istorioak. Horregatik, oso garrantzitsua da klasikoak ondo aukeratzea eta hauen irakurketa ikuspegi kritiko batetik egitea.
 
Beraz, liburua oso dibertigarrigarria da baina lanketa bat dakar ipuina kontatu aurretik eta baita ondoren ere.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina