2021/08/27

2021ko ABUZTUA

 NON DAGO TXIRLO?

 

 

IDAZLE ETA MARRAZKIGILEAK: Miriam Peña Zabala, Eneritz Sanchez Martinez,     Irene Fernandez Silva eta Eider Eibar Zugazabeitia
ARGITALETXEA: Denonartean
 
Post honetan, haurrekin jolasteko eta interaktuatzeko balio duten liburu horietako bat ekarri dut. Gainera, Euskal idazle eta ilustratzaileen eskutik datorren liburu bat da Non dago Txirlo.

Jolastu al duzue iñoiz boloetan? Pentsatu al duzu iñoiz zer gertatzen den txirloak zulotik sartzen direnean? bada, ipuin honi esker txirlo horiek egiten duten barne mudu magikoa ezagutuko duzu. 


Hori bai, bidaia hori egiteko irakurlearen laguntza behar da:atzamarrari eraginez, liburua mugituz, horizontalean jarri eta bertikalera itzuliz edo putz eginez orrietan aurrera egiten joango gara. Honi esker, jolean ari garela orientazio espazioala lantzeko aukera daukagu.

Koloreeen erabilera ere bikaina da. Fondo beltzaren gainean, kolore bizi eta deigarriek  deigarri egiten dira.

Mota hauetako liburuak asko gustatzen zaizkit. Haur batzuei asko kostatzen zaie ipuin batzuk entzuten egotea baina interakzioa eta jolasa eskaintzen duten liburuek istorioan arreta mantentzen laguntzen die.

Gainera, letra larriz dago idatzita beraz, lehen irakurleek ere beraiek bakarrik irakurtzeko eta jolasteko aukera eskaintzen du.


2021/07/26

2021ko UZTAILA

 ZEIN KOLORETAKOA DA MUSU BAT?

 


 

IDAZLEA: Rocio Bonilla
MARRAZKIGILEA:Rocio Bonilla
ARGITALETXEA: Algar editorial

Marraztu al duzu iñoiz musu bat? Jarri al zara pentsatzen zein koloretakoak diren musuak? 

Liburu paregabe honetako pertsonaiari, Minimoniri, asko gustatzen zaio margotzea eta musu bat margotzera joan denean zalatza hori sortu zaio: Zein koloretakoa da musu bat? 


Momentu horretan, pentsakor jarri da Minimoni eta ia ze koloretakoak izan daitezkeen hausnartzen jarri da. Gorria, berdea, oria, ... Kolore bakoitzak esan nahi edo emozio batzuk ekartzen dizkio Minimoniri burura. Baina denek dute alde on bezain txarra den ikuspegi bat eta ezin erabakita dabi. Azkenik, haurrek erantzun bila joten ohi duten pertsonaren gana jotzen du: gurasoengana (amarengana kasu honetan). Amak hitzik gabe erantzungo dio.

Ipuin hau bikaina da sentimenduei eta emozioei buruz hitz egiteko. Izan ere, musuek, koloreek edo inguruko gauzek sentimendu desberdinak sortzen dizkigute. Hare gehiago, pertsona bakoitzari sentimendu desberdina sortarazte digute eta aniztasun horretaz hitz egiteko aukera ere ematen du.

Libururaren formatuari dagokionez, marrazki bizi eta handiz beteta daude orriak. Rocio Bonillaren esku eta estilo goxoa ikusgarria da. Horretaz gain, letra larriz dago idatzita eta ez ditu testu oso luzeak. Beraz, lehen irakurketetarako ere  gomendagarria izan daiteke.

Haurrekin lanketa sakonak egiteko bikaina izateaz gain, asko disfrutatzen duten liburua ere bada.

 

2021/06/29

2021ko EKAINA

 URDIN TXIKI ETA HORI TXIKI

 

 

IDAZLEA:Leo Lionniri
ARGITALETXEA: Kalandraka-Pamiela 
 
Gaurkoan Leo Lionniriren lan eder hau gogoratuko dugu. Gizurra badirudi ere, Urdin Txiki eta Hori Txiki liburuak, 60 urtetik gora ditu. Izan ere, Leo Lionnik 1959 urtean idatzi zuen. Garai guztietarako balio duen liburu magiko horietako bat da hau.
 
Ipuin honetako protagonistak bi puntu dira. Hobeto esanda, bi lagun min. Bi lagun hauek bizilagunak dira eta asko jolasten dute elkarrekin.
 
Egun baten, Urdin Txikiaren ama erosketak egitera joango da eta etxean geratzeko esaten dio. Baina hau, amaren esanari kasurik egin gabe, Hori Txikiaren bila irtengo da. Hori Txikia etxean ez dagonez, alde batean eta bestean begiratuko du harik eta bat batean aurkitzen duen arte. Hainbestekoa izan zen poza non besarkatu egin zirela. Hain fuerte besarkatu ziren, puntu horiak eta puntu urdinak puntu berde bakar bat osatu zutela. Hor hasiko da puntuen eta koloreen arteko abentura.


Liburu honek lanketa bikaina egiten du. Alde batetik, gizaki sozialak izanik, besteen beharra daukagula eta harremantzen garen bakoitzean besteengandik pixka bat xurgatzen dugula azaltzen digu. Bestalde, bakoitzak bere identidadea duela eta nahiz eta besteen eragina eduki, norbera bere esentzian mantentzearen garrantzia ere azpimarratzen digu. Horretaz guztian gain, laguntasuna eta gurasoen babesaren garrantzia ere aipatzen ditu.
 
 
Haurren irudimena lantzeko bikaina da liburu hau. Izan ere, ipuina puntu batean oinarrituta kontatzean, haur bakoitzak bere irudia sortuko du. Polita da ikustea nola hain gutxirekin hainbeste gauza esan daitezkeen.
 
Gainera, koloreen nahasketekin jolasteko ere balio dezake. Haurrei koloreak nahasteko, hipotesiak egiteko eta emaitzak ikusteko aukera paregabea eskaintzen die. Proposamena: Haur bakoitzak margotu dezala esku bat kolore batekin. Elkartu bi eskuak eta ikusi zer gertatzen den.





2021/05/26

2021KO MAIATZA

 KAKARI BURUZ DAKIDAN GUZTIA


IDAZLEA: Jaume Copons
MARRAZKIGILEA:Mercè Gali
ARGITALETXEA: Txalaparta
 
 
 Zer dauka kakak, hain naturala izanda ere, helduok hain isileko kontua bihurtzen duguna? Haurrentzat kaka garrantzitsua da eta horregatik asko hitz egiten dute kakari buruz nahiz eta zenbait haurri kaka egiteak beldurra eman.

Mundu guztiak egiten du kaka: nik, nire amak, aitak, anai-arrebak, amamak, aitonak, lagunak, nire txakurrak eta baita xomorrotxorik txikienak ere!! Gainera, ez dugu kaka edozein lekutan eta modutan egiten. Liburuko pertsonaiak ere kaka egiteko erabiltzen duen lekua eta modua ere oso garbi azalduko dizkigu.
 
Liburuak kakari buruz lasaitasunez hitz egitera animatzen gaitu. Izan ere, guztiok egiten dugun gauza bat da, beraz, hitz egin dezagun kakaz modu dibertigarri batean.

Liburu hau oso erabilgarria izan daiteke haurrekin. Alde batetik, kaka egiteari beldurra izaten dioten haurrekin erabili daiteke. Haurrei, kaka guztiok egiten dugula erakusten die eta normaltasunez bizitzera animatzen ditu.

Bestalde, haurrak "kaka, puzkerra, pixa" esatearen fasean sartzen direnean, etapa hau normaltasunez bizitzeko ere balio dezake.

Liburu ilustratu hau zoragarria izateaz gain dibertigarria ere bada. Etxe zein eskoletarako guztiz gomendagarria.
 
 
 

 
 

 

2021/03/31

2021ko APIRILA ZOZKETA!

HEGAN EGITEN EZ ZEKIEN TXANTXANGORRIA

 



IDAZLEA: Trinidad Miquelarena
MARRAZKIGILEA:Trinidad Miquelarena
ARGITALETXEA: Araña

 

 Gaur egun berezia denez, post hau ere berezia izango da. Gaur Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna da. Horregatik, gaurkoa postak helburu bikoitzekoa izango du: Euskal idazle baten liburua aurkeztea eta baita liburuaren beraren zozketa ere. 

Liburuaren aurkezpenarekin hasiko naiz. Hegan egiten ez zekien txantxangorria liburua zazpi edo zortzi urteko haurrentzat dago zuzendua baina txikiagoei ere kontatzeko polita da. Istorioa, baserri batean bizi den txantxangorri familia batekin hasten da. Esan beharra daukat, baserri munduari egiten dion deskribapenak, nik txikitan bizitako oroitzapenak ekarri zizkidan burura.  Baserriko bizitza modu goxoan deskribatzen du, istorioaren hildoa galdu gabe.

Txantxangorri familia honek, hiru txantxangorri kumatxo izango ditu eta hegan egiten ikasteko garaia heltzen denean, Marmar txantxangorrikumeak ez die amaren irakaskizunei kasu egiten. Hala ere, hegan egiten ikasteko beharrak bere kasa hegan egitera animatzen dute eta hor Marmar txantxangorriaren abentura hasiko da. Lortuko ahal du Marmarrek txantxangorri txiki batentzat baserri baten inguruan dauden arrikuei ihes egitea eta hegan egitea?


Liburu honetan laguntasunaren garrantzia azpimarratzeaz gain, denok izaten ditugun beldurrak eta beldur horien aurrean geure buruaren gain izan behar dugun konfidantza ere lantzen da.

Marrazkiei dagokionez, orri bakoitzean Trinidad Miquelaren arte lan txiki bat dagoela esan daiteke. Bista-bistakoa da Miquelaren artea eta idazketa ederto uztartzen dituela.

Aurkezpena amaituta, zozketaren berri emango dizuet. Trinidad Miquelarenaren eskutik "Hegan egiten ez zekien txantxagorria" liburuaren zozketa egingo dut. Zozketa Facebook bidez egingo dugu beraz, facebook.com/haurgazteliteratura.haurgazteliteratura.1 orrian sartu eta ondorengo pausuak jarraitu:

👉 Zozketaren post-a aurkitu

👉 Post-ari "Atsegin dut" klikatu

👉 Iruzkin bat idatzi

Iruzkinean zenbaki bat jasoko duzu. Apirilaren 9an 20:00tan zozketan parte hartzeko aukera amaituko da eta Apirilaren 10an irabazlearen izena argitaratuko dut Facebook bidez.


 

 



2021/03/08

2021ko MARTXOA

 PRINTZESEK ERE PUZKER EGITEN DUTE



IDAZLEA: Ilan Brenman
MARRAZKIGILEA:Ionit Zilberman
ARGITALETXEA: Algar editorial


Egutegiari begiratuta, badira zenbait egun, geldialdi berezi bat egitea merezi dutenak. Horietako bat da Martxoaren 8a. Benetan berezia da egun hau:  herrialde, erlijio, etnia, sinismen, ... guztietako emakumeak elkartu eta gure eskubideak aldarrikatzeko egun seinalatua da. 

Horregatik guztiagatik, gaurkoan ere emakumeen eskubideei aldarria egiten eta estereotipoak apurtzen dituen liburu horietako bat ekarri dut: Printzesek ere puzker egiten dute.
 
Izan ere, Laura izeneko neskatoari galdera garrantzitsu bat sortu zaio eta bere aitak, asko irakurtzen duenez, erantzuna izango duelakoak luzatzen dio bere zalantza: "Printzesek ere puzker egiten dute?"
 
Aitak orduan Printzesen liburu sekretua ateratzen du eta hortik abiatuta, emakumeen eta printzesen estereotipoak apurtzen hasten da. Printsesa horien artean, Disneyk hain ezagunak egin dituen Errauskine, Edurne zuri eta Sirenatxoa ipuin klasikoak aipatzen ditu. 
 
Liburua oso dibertigarria da, batez ere haurrentzat. Esan beharrik ez dago, haurrei puzkarrei buruz edo antzerako gaietaz hitz egiten asko gustatzen zaiela. Beraz, estereotipoak modu dibertigarrian apurtzen saiatzen da liburu hau.
 
Esan beharra dago ere, liburu hau irakurri aurretik, lehenago aipatu ditudan Errauskine, Edurne zuri eta Sirenatxoaren istorioak ezagutu behar dituztela haurrek liburu hau ondo ulertu ahal izateko. Hain justu, estereotipoz beteta dauden istorioak. Horregatik, oso garrantzitsua da klasikoak ondo aukeratzea eta hauen irakurketa ikuspegi kritiko batetik egitea.
 
Beraz, liburua oso dibertigarrigarria da baina lanketa bat dakar ipuina kontatu aurretik eta baita ondoren ere.




2021/02/20

2021ko OTSAILA

 AMONA TOMAXA ETA GIZANDIA

IDAZLEA: Ixabel Agirresarobe
MARRAZKIGILEA:Iñaki Matiarena "Mattin"
ARGITALETXEA:Elkar

Hilabete honetan irakurtzen ikasi berri dutenei zuzendutako liburu bat ekarri dizuet. Gainera labetik atera berria den liburuaren usain goxoa dario oraindik. Hain zuzen ere, Abenduan ikusi zuen argia liburu honek eta mimo handiz eginda dagoela ikusten da.

 Liburuko protagonista nagusia amona Tomaxa da. Amona Tomaxa oso jakintsua da eta inguruko herritarrak gomendio eta laguntza eske joaten zaizkio sarri.

Egun baten, Patxi Putxi joan zitzaion laguntza eske. Patxi Putxik ahuntzak errekaren beste aldera eraman behar zituen baina zubian gizandia bat bizi zen eta ez zekien nola pasa ahuntzak galdu gabe.

Hor sartzen da amona Tomaxaren adimen aparta. Etsairik handi eta beldurgarrienari ere hitz eginez eta adimena erabiliz irabazi ahal zaiola erakutsiko digu. 

Amona Tomaxa eta gizandia, Elkarrek duen Batela bildumako azken aurreko liburua da. Bilduma honetako beste liburuak bezela, oso egokia da irakurtzen hasi berri diren umeentzako. Aipatu nahi nuke, nahiz eta letra txikiz idatzita egon, orri bakoitzean testu gutxi du umeek erraz irakur dezaten.

Guztiz gomendagarria bai eskoletarako eta baita haurrak etxean ditugunontzako ere.


2021/01/23

2021KO URTARRILA

BASAJAUN

 


IDAZLEA: Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde
MARRAZKIGILEA:Asun Egurza
ARGITALETXEA: Denonartean

 

 Duela urte bete, "Hilabete bat, haur literaturako liburu bat" proiektua sortzea erabaki nuen. Lehen post hartan, Tartalo liburua izan zen aukeratua ibilbide berri hari hasiera emateko. Orain, urte bete pasa dela, Euskal Mitologian Tartalok lagun duen Basajauni tartetxo bat eskeintzea pentsatu dut. Berriz ere Euskal mitologian oinarritutako ipuin bat aukeratu dut. Izan ere, Euskal Mitologiaren transmisioa ez dadin inoiz eten lan egin behar dugula iruditzen zait.

Basajaunen liburuan, bada basajaunek besteko garrantzia duen beste pertsonai bat, Martin Txiki. Martin Txikiren herrian Basajaun dela ogia egiten dakien bakarra konturatu dira eta nola edo hala errezeta lortu behar dutela adosten dute. Martin Txikik bere burua aurkezten du lan hori egiteko eta nahiz eta beste herritarrek martin Txikirengan konfidantzarik ez izan, indarra erabiltzea baino adimena eta zuhurtzia erabiltzea hobe dela argi erakutsiko die beste herritarrei. Pentsa, Basajaun bera ere engainatzeko gai zan da!! Diotenez, Martin Txikik lapututako gariari eta errezetari esker daukagu ogia gure etxeetan. 

Esan beharra daukat, Basajaunen eta Martin Txikiren istorio hau nik beste modu batean entzun izan dudala beti baina egia da ere, istorioen ahozko transmisioarekin hau asko gertatzen dela. Bakoitzak bere modura kontatzeko lizentzia du eta herri bakoitzean modu desberdinean kontatzen dira istorioak.

Liburu honetan ere, ilustrazioaie atal berezia eskaintzea merezi duela iruditzen zait. Izan ere, marrazki eta argazkien arteko kolax lana izugarria dela iruditzen zait. zoragarria da nola brokolia pertsona ile eta masustak ardi larru bihur daitezkeen ikustea.

Basajaunen liburua aitzakitzat hartuta, haurrekin gari ale batetik hasita ogia egitera animatuko nituzke familiak. Familian egiteko ekintza polita izan daitekeela iruditzen zait. Covid-19 garaiak direla eta, eskoletan zaila da baina garai hobeak etorriko dira.